‘Adela eta Martirio Bernarda Albaren etxean’ antzezlana sortu du Naita Produkzioak taldeak

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
‘Adela eta Martirio Bernarda Albaren etxean’ antzezlana sortu du Naita Produkzioak taldeak
ETA KITTO 2020, Aza 03

Naita Produkzioak antzerki-talde eibartarrak ‘Adela eta Martirio Bernarda Albaren etxean’ antzezlana aurkeztuko du azaroaren 6an, barixakuan, Errekaldeko Udal Zentroan, Bilbon. Irene Hernando eta Nerea Ariznabarreta dira antzezlaneko protagonistak, Bernarda Albaren alaba biren azalean jarriz, eta Saioa Iribarren da zuzendaria.

Bilboko saioaren ondoren, hilaren 18an Elgoibarko Herriko Antzokian egongo dira, 22an Elgetako Espaloia Kafe Antzokian, 24an Eibarko Coliseoan, eta 23an eta 25ean Errenteriako Niessen Aretoan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »