‘Adela eta Martirio Bernarda Albaren etxean’ antzeztuko dute bihar Coliseoan

‘Adela eta Martirio Bernarda Albaren etxean’ antzeztuko dute bihar Coliseoan
2020/11/23 08:32
eta kitto!
Naita Produkzioak antzerki-talde eibartarrak ‘Adela eta Martirio Bernarda Albaren etxean' lana eskainiko du bihar, 19:00etan, Coliseoan. Irene Hernando eta Nerea Ariznabarreta aktore eibartarrak dira Federico Garcia Lorcaren ‘Bernarda Albaren etxea’ lanaren bertsio honen protagonistak.

Sarrerak Kutxabanken erosi ahal izango dira edo Coliseoko leihatilan, gaur 17:30etik 19:30era edo antzezlana hasi baino ordu erdi lehenago. Sarreren prezioa 5 eurokoa izango da.