Ahotsak proiektuko bideoan Jose Kareagak Errepublika aldarrikatu zen egunari buruz egiten du berba

Ahotsak proiektuko bideoan Jose Kareagak Errepublika aldarrikatu zen egunari buruz egiten du berba
2020/04/14 eta kitto!
Harrotasunez esan ohi dugu Eibarren Errepublika beste inon baino lehen aldarrikatu zela, baina gure nagusiek behin baino gehiagotan kontatu diguten moduan, ausardia kontua baino gehiago, gaizki-ulertu bati zor zaio eibartarren balentria eta, Eibarko udaletxean Errepublikaren bandera ipini eta, beste toki batzuetan ere Errepublika aldarrikatzen ari zela konfirmatu bitartean, beldurtuta ibili ziren asko. Horrela kontatu zuen Jose Kareagak, Ahotsak Eibarko ahozko ondarea jasotzeko proiekturako Asier Sarasuak 2008ko martxoaren 27an egindako elkarrizketan: Eibarren Errepublika aldarrikatu denbora baino lehen (BIDEOA).