Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa egingo da domeka goizean

Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa egingo da domeka goizean
2022/10/27 eta kitto!
Domeka honetan, urriak 30,  XLV. Aire Zabaleko Pintura Lehiaketa egingo da Eibarren.  Udalak Eibarko Arte Elkartearen laguntzarekin antolatzen duen ekimena da, eta nahi duten artista guztiek parte har dezakete, gai askearekin eta pintura-teknika guztiekin. Ezinbesteko baldintza da naturako lana adierazitako denboran eta tokian egitea.

Izen-ematea Udaletxeko patioan egin beharko da, domekan bertan, 09:00etatik 11:00etara (izena emateko mihiseak eta paperak zigilatzera eraman behar dira). Lanak, berriz, 13:30erako aurkeztu behar dira, udaletxearen kanpoaldean

Saritutako lehen bi lanak Udalaren esku geratuko dira eta, gainerako lanak, sari-banaketa amaitu eta ordu erdira jaso daitezke. Honako sariak banatuko dituzte: helduen mailan, Eibarko Hiriaren Sari berezia (800 euro eta garaikurra), 2. saria (500 euro), 3. saria (400 euro) eta 4. saria (300 euro); 18 urtera artekoen mailan sariturakoek  margotzeko materiala jasoko dute.

+informazio gehiago eskuratzeko sakatu hemen