Akelarre pelikula emango dute etzi Untzagan

Akelarre pelikula emango dute etzi Untzagan
2021/07/12 eta kitto!
Aurreko astean ‘Big fish’ pelikularekin hasi zen aire libreko zineak etzi izango du jarraipena, eguaztenean, udako bigarren pelikularekin. Kasu honetan kutsu eibartarra duen pelikula jarriko dute Untzagan, Maite Arroitajauregik eta Jone Laspiurrek parte hartu izan duten ‘Akelarre’ emango baitute.

Pablo Agüerok zuzendutako pelikularen emanaldia 22:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango den arren, gonbidapenak Coliseo antzokiko leihatilan eska daitezke (astelehen eta barixakuetan, 17:30etik 19:30era) eta baita Kutxabank-en bitartez ere. Gainerako gonbidapenak ikuskizunera sartzean banatuko dituzte.