Alfaren omenezko Klarionez tailerra egingo da bihar arratsaldean Ego-Gainen

Alfaren omenezko Klarionez tailerra egingo da bihar arratsaldean Ego-Gainen
2021/07/05 eta kitto!
Bihar arratsaldean, 17:00etatik aurrera, haurrentzat Klarionez tailerra egingo da Ego-Gain kalean, Lekim Animazioak taldearen eskutik eta Eibarko Kulturak antolatuta, Eibarren sorreraren 675. urteurrenaren harira. Ekainaren amaieran Urkizun bizikleta fabriken omenezko marrazkiarekin egin zuten bezala, oraingo honetan klarionez margotuko duten marrazkia Alfa tailerrari eskeinitakoa izango da.