Alicia Iturrioz margolaria hil da
2021/09/11
16:33
eta kitto!
Alicia Iturrioz Arrizabalaga margolari eibartarra hil da, 94 urterekin, Madrilen. Iturriozek txikitatik erakutsi zuen marrazketarako dohaina eta, bere familia Ignacio Zuloagaren laguna zenez, azken honek Zumaian zuen etxea sarri bisitatzen zuen. Zuloagak, gaztearen marrazkiak ikusi ondoren, Alicia gaztea Madrilera, Arte Ederretako San Fernando Eskolara, bidaltzeko gomendatu zion familiari. 1944an hasi zen bertan ikasten.
1951an Ricardo Macarronekin ezkondu zen, aristokraziaren eta Espainiako errege-etxearen margolaria izan zena, eta bi alaba izan zituzten. Bigarrena jaiotzean margotzeari laga zion, baina gertutik jarraitu zuen pinturaren mundua.
Margolaritza laga eta 20 urtera berriz ekin zion margotzeari, eta bere lanak Tyssen bilduman, Elisabet II.a Ingalaterrakoaren bilduman, Madrilgo Fierro bilduman, Getariko Cristobal Balenciaga museoan eta beste hainbat tokitan aurkitu ditzakegu. Goian bego.