“Altsasu” antzezlanaren bi funtzioak bertan behera laga behar izan dituzte

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
“Altsasu” antzezlanaren bi funtzioak bertan behera laga behar izan dituzte
ETA KITTO 2022, Urt 19

Biharko eta etzirako programatuta zeuden “Altsasu” antzezlanaren emankizunak bertan behera laga behar izan dituzte, konpainiako kide batzuek COVID-19 positibo eman dutelako.

Kultura sailetik azaldu dutenez, erositako sarreren dirua itzultzeko erosketarako erabilitako kanala erabiliko da: Kutxabanken erositako sarreren zenbatekoa automatikoki itzuliko da (erositako kontura itzuliko da) eta txartel-leihatilarena, antzokiaren ohiko salmenta-ordutegian, astelehenetan eta ostiraletan, 17:30etik 19:30era, eta funtzio-egunetan, urtarrilaren 21etik (ostirala) otsaiilaren 28ra.

Antzezlana 2022 urtean zehar programatuko dutela gaineratu dute.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »