Amagandik Edoskitzearen V. Argazki Lehiaketa antolatu du Debabarreneko ESIk

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Amagandik Edoskitzearen V. Argazki Lehiaketa antolatu du Debabarreneko ESIk
ETA KITTO 2020, Urr 21

Aurreko edizioetan oso harrera ona izan duela ikusita, Debabarreneko ESIk (Erakunde Sanitario Integratuak) Amagandik Edoskitzearen V. Argazki Lehiaketa antolatu du aurten ere. Edozeinek har dezake parte lehiaketan, amagandiko edoskitzearekin zerikusia duten irudiekin. Argazkiak originalak eta berriak izango dira eta parte-hartzaile bakoitzak hiru argazki aurkez ditzake, koloretan edo zuri-beltzean. Lanak BPSO.OSIDEBABARRENA@osakidetza.eus helbidera bidali behar dira eta horretarako epea azaroaren 16ra artekoa da. Lehiaketaren oinarriak eta bestelako informazioa erakundeko web orrian dago eskuragarri, baita Facebook-en ere.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »