Amaña auzoan kalejiran irtengo da Usartza Txistulari Banda igande goizean

Amaña auzoan kalejiran irtengo da Usartza Txistulari Banda igande goizean
2020/10/02 eta kitto!
Usartza Txistulari Bandakoek asteburu honetan ere egingo dute kalejira. Domekan 10:30ean hasiko dira eta goiza Amaña auzoan emango dute. Amako plazan hasita,  Amaña kalea, Wenceslao Orbea, Karlos Elgezua, Bustindui, Asola-Igartza eta Tiburzio Anitua-ra (dorreak) joango dira,  handik jaitsi eta plazan bukatzeko. Ibilbidea eguraldiaren arabera aldatu daiteke.

Usartzakoek pandemiaren egoera berezi honi musika apur batekin aurre egiteko asmoa azaldu dute. "Urtean zehar Eibarko auzo guztiak txistuen soinuarekin alaitzeko asmoa daukagu", diote.

Urriaren 18an, berriz, kontzertua emango dute Untzagan, 12:30ean hasita.