Eibarko Musika Bandak kontzertua eskainiko du domekan, 12:30ean, Coliseoan, eta Andoni Ariznabarreta izango da zuzendaria. Ariznabarreta bandaren zuzendariordea da, baina honako honetan banda bere esanetara ibiliko da.
Musika Bandak “errepertorio ezaguna” eskainiko du domekan, eurek esan dutenez. Horrela, Nerva, Ross Roy, Piratas del Caribe, Soundtrack Highlighths from Yesterday eta Mambo Bando Uno abestiak joko dituzte.
Sarrera doakoa izango da eta Coliseoko leihatilan edo Kutxabank bitartez eskuratu daitezke.

#musika bandaAndoni AriznabarretaEibarko Musika Banda
Gaiarekin zerikusia duten albisteak