Andrea Garcia eibartarrak irabazi du Eibarko 675. urteurreneko logotipo lehiaketa

0    Eibar, Kultura 
ETA KITTO
Andrea Garcia eibartarrak irabazi du Eibarko 675. urteurreneko logotipo lehiaketa
ETA KITTO 2021, Ots 04

11 lagunek hartu dute lehiaketan parte, eta Andrea Garcia 21 urteko eibartarra izan da irabazlea. 1.346 euroko saria irabazi du.

“Eibarko 675. urteurrenaren oroipena” izena jarri dio artistak bere lanari eta 190 boto jaso ditu guztira. Eibarrek hiri moduan zer irudikatzen duen azaldu nahi izan du Andreak logotipo horren bitartez.

Udal webgunean 336 boto jaso dira guztira, haietatik 58 baliogabeak, errepikatuta egoteagatik edo ezarritako baldintzaren bat ez betetzeagatik. Hauxek izan dira bozketaren emaitzak: Logotipo del 675 aniversario lanak 190 boto jaso ditu, roble&laurel lanak 66, eta Logotipo conmemorativo de Eibar lelopean aurkeztutakoak 22. Epaimahaiak egin duen lanaren zertzelada guztiak aktan daude jasota.

PDF honetan ematen ditu irabazleak bere lanaren inguruko zehaztapen guztiak: memoria, oinarrizko elementuak, eskuliburua eta adibideak.

Datorren asteko aldizkarian izango duzue ikusgai Andrea Garciari egindako elkarrizketa.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »