Andres de Egiguren Orkestrak mundu mailako estreinaldia aurkeztuko du zapatuan Coliseo antzokian

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Andres de Egiguren Orkestrak mundu mailako estreinaldia aurkeztuko du zapatuan Coliseo antzokian
ETA KITTO 2022, Aza 02

Pedro Palacin eibartarrak zuzentzen duen Andres de Egiguren Orkestrak Aita Madinaren “Concerto for harp and orchestra” (harpa eta orkestrarako kontzertua) obraren mundu mailako estreinaldia egingo du zapatuan, azaroaren 5ean, 19:00etan, Coliseo antzokian emango duen kontzertuan. Francisco de Madina Igarzabal konpositore handiaren heriotzaren 50 urteurrena dela eta, Andrés de Egiguren Orkestrak omenaldia egin nahi izan dio, Saltan (Argentina) egon zen bitartean, 1953an konposatutako eta Nicanor Zabaleta lagun handiari eskainitako obraren erabateko estreinaldia eskainiz. Pedro Palacin zuzendariak orkestratu du, eta Claudia Besné bakarlariak berrikusi du harpa zatia. Aurreko astean kontzertua aurkezteko prentsaurrekoan aurreratu zutenez, orain arte sekula interpretatu ez den obra honek interes handia piztu du Eibarren ez ezik, gure herritik kanpora ere. Mozarten “K 550 Sinfoniak” biribilduko du kontzertua (lehen bertsioa).

Sarrerak 10 euro balio du (7 euro Coliseoaren Laguna txartelaren deskontuarekin) eta Kutxabank-en eros daiteke edo, bestela, Coliseoko leihatilan, astelehen eta barixakuetan, 17:30etik 19:30era.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »