Aniztasun funtzionala duten gazteentzat “Musikaren magia” saioa antolatu dute zapatu goizerako

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Aniztasun funtzionala duten gazteentzat “Musikaren magia” saioa antolatu dute zapatu goizerako
ETA KITTO 2021, Ots 10

Kala taldeko partaideek, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioarekin elkarlanean, Musikaren magia izeneko saioa antolatu dute zapaturako (otsailak 13), aniztasun funtzionala duten gazteentzat. Portalean, 11:00etatik 13:00era bitartean egingo duten saioan sormena eta mugimendua landuko dituzte, taldean. Prezioa 25 eurokoa da eta informazio gehiagorako zein izena emateko 682 29 37 76 telefono zenbakira deitu edo ane@bekala.net helbidera idatzi daiteke.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »