Antton Telleriak ‘Nekatutak’ bakarrizketa eskainiko du Eibarren… etxebizitza batean!

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Antton Telleriak ‘Nekatutak’ bakarrizketa eskainiko du Eibarren… etxebizitza batean!
ETA KITTO 2023, feb 15

Irratiko esatari, telebistako aurkezle eta, besteak beste, bakarrizketari, Antton Telleria umorea erabiliz sartu da euskaldunon etxeetan. Orain, gainera, literalki, hilaren 25ean Eibarrera ekarriko baitu ‘Nekatutak’ ikuskizuna, baina ez aretoren batera, ez, ‘Torreko Señorren’ etxera baizik (ez dakigu non dagoen kokatuta, baina Twitterreko profileko argazkia ikusita, Untzagan bizi direla dirudi).

Telleriak martxoaren 4an amaituko du ‘Nekatutak’ ikuskizunaren bira eta orain dela pare bat aste proposamen bitxia bota zigun eibartarroi: bere saioa herriko etxebizitza batean egitea. Hainbat eibartarrek berehala erantzun zioten eta etxeetako ateak ireki zizkioten.

Esan eta egin, azkenean ‘Torreko Señorren’ etxebizitza izango da ‘Nekatutak’-en eszenatokia eta anfitrioiek esan dutenez, zozketa egingo dute sarrerak banatzeko.

antton telleria nekatutak

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »