Antzerki sasoia hastear da
2019/02/01
09:39
eta kitto!
Antzerkia iragarri dute otsailetik apirileraino. Eskaintza distiratsua jasoko dute Coliseoak eta Hezkuntza Esparruak, “eibartarron gozamenerako”, eta drama sakonetan bustiko gara, barre zaparradak eragingo dizkigute, komedia epeletan kikilduko gara eta dantza boladek ileak harrotuko dizkigute ikuskizunekin. Zentzuak piztu, denetarik biziko dugulako hilabete bi hauetan zehar eskainiko diren 22 ekitaldietan.
Otsaila euria, haizea eta hotza da Euskal Herrian. Eibarren, ordea, antzerkia da. Antzeztokitik kanpo, hor konpon. Jaialdi esanguratsuenetan distira egiten duten aktore eta konpainiak ikusteko aukera daukagu bi hilabetetan zehar, eta Coliseora eta Hezkuntza Esparrura prozesioak egingo dituzte antzerki gosez dauden eibartarrek. Otsailaren 26an egingo da harrera ekitaldia eta apirilaren 7an itxiko da teloia. Antzerkigintzako izar batek emango die hasiera 42. Antzerki Jardunaldiei eta etxeko antzerki-taldeak emango die amaiera. Tartean antzerkia, dantza, magia eta maskarak izango ditugu.
Estatuko antzerkigintzako izen handienetakoa da Concha Velasco. Ez du aurkezpen berezirik behar. Jesus Cimarro ermuarrak, bestetik, ibilbide handia egin du antzerki ekoizpenaren esparruan, erreferente bihurtu arte. ‘Antzezlea eta ekoizlea’ hitzaldi-solasaldiarekin hasiera emango diete Antzerki Jardunaldiei otsailaren 26an 19:00etan Coliseoan, eta euren ogibideen inguruan gogoeta egingo dute Juan Ortegak aurkeztutako berbaldian. Sarrera doakoa izango da, “aretoaren edukiera bete arte”, antolatzaileen berbetan.
Solasaldian ez ezik taula gainean ere jardungo du Concha Velascok. Izan ere, ‘El funeral’ izeneko antzezlana taularatuko du hilaren 27 eta 28an 20:30ean Coliseoan. Manuel M. Velascok, bere semeak, idatzi eta zuzentzen duen antzezlana da eta Lucrecia Conti divaren heriotza kontatzen digu.
Velascotarren lanaren ondoren etorriko dira Rafael Alvarez ‘El Brujo’ ‘La luz oscura’ lanarekin; ‘Perez, el Ratoncito, no nace, se hace’ haur antzerkia; ‘Solitudes’ maskara eta keinu antzerkia; ‘Un poyo rojo’ dantza eta antzerki ikuskizun argentinarra; Miguel Muñoz, Mag Marin eta Mago Valen magoak; Gloria Muñoz antzezlea eta ‘Mestiza’ lana; ‘Ludo Circus Show’ antzerki eta zirko ikuskizuna; Leongo Unibertsitateko taldearen ‘Aquí la tierra’ lana; Miguel Rellan, Carmer Ruiz eta Eloy Azorin bezalako aktoreak batzen dituen ‘7 años’ antzezlana; Gabino Diegok antzezten duen ‘El desguace de las musas’; Nao d’amores eta Madrilgo Antzerki Klasikoaren Konpainia Nazionalaren ‘Comedia Aquilana’; eta amaitzeko, etxekoen lana, Narruzko Zezen antzerki taldearen ‘La comedia de Carla y Luisa’.
Euskarazko lau antzezlan
Egitaraua osatzen duten hainbat konpainia esanguratsuek Eibarren estreinatuko dituzte ikuskizunak eta euskal antzerkigintzaren aldeko “ahalegin berezia” egin dute antolatzaileek, “konpainia eta emanaldi interesgarri eta liluragarriak ekarriz”. Guztira euskarazko lau antzezlan egongo dira ikusgai eta, bestetik, Kukai Dantza Taldeak dantza ikuskizuna eskainiko du Sharon Fridmanekin martxoaren 6an Coliseoan.
Euskaraz ikusi ahal izango den lehen lana Artedramaren ‘Hozkailua’ izango da, martxoaren 10ean 20:30ean Hezkuntza Esparruan. ‘Errautsak’ eta ‘Francoren bilobari gutuna’ lanekin arrakasta eduki ondoren, Unai Iturriaga bertsolariak benetako adiskidetasuna lantzen duen antzezlana sortu du. Ander Lipus eta Patricia Urrutia dira Manex Fuchsek zuzentzen duen lanaren protagonistak, eta 80ko hamarkadan kokatzen da istorioa. “Garai beltza eta gogorra izan zen, eta mobilizazioak eta inkonformismoa eguneroko gaiak ziren”, sortzaileen berbetan.
Martxoaren 21ean ‘Ele!’ antzezlana jasoko du Coliseoak 20:30ean. Euskera eta gaztelania uztartzen dira Estepan Urkiaga ‘Lauaxeta’ eta Federico Garcia Lorcaren testuak tartekatzen dituen antzezlan honetan, itxuraz elkarrengandik oso urrun zeuden bi mundu gurutzatuz.
Pertsonaia absurduen, komikoaren eta 60ko hamarkadako langile tradizioaren artean mugitzen da euskarazko hurrengo antzezlana. Zirkoa, dantza, klowna eta perkusioa uztartzen dira Aire Aire, Gasteizko KaldeArte eta Bilboko Kalealdiak bultzatzen duten ‘Lurrak’ ikuskizunean. Euskal kulturan oinarritutako formatu handiko zirko ikuskizuna ekoiztea dute helburu, bertako artistekin, kalitatearekin, edukiaren eta ikusgarritasunarekin. Martxoaren 28an egongo da ikusgai 20:30ean Coliseoan.
Umeek ere izango dute euskarazko lanez gozatzeko aukera. Martxoaren 30an ‘Martinaren parke fantastikoa’ jasoko du Coliseoak 17:00etan, Martina izeneko pertsonaia protagonista duen haurrentzako musikala. Aktore lan, musika, berba, irudi eta eszenografia zoragarri batek osatzen dute imajinario unibertsal bezain pertsonala: haurtzaroa.
Coliseoaren laguna egiteko momentua
Martitzenean egin zen Antzerki Jardunaldien aurkezpena, eta Miguel de los Toyos alkateak Jardunaldien sorrera eta Txema Cornago ekarri zituen gogora. Orain dela sei urte hil zen Cornagok Antzerki Jardunaldiak bultzatzeko egindako lana goraipatu zuen, baina bera barik ere Jardunaldiek aurrera egiteko izan duten gaitasuna azpimarratu zuen.
Alkatearen ustez, gainera, Antzerki Jardunaldiak egiten diren sasoi hau aproposa izan daiteke Coliseoaren Laguna txartela egiteko. Izan ere, txartela dutenei murriztapena dagokie 5 euro baino gehiagoko sarreretan. Horrela, sarrerak 15 euro balio dituenean, Coliseoaren Laguna txartela dutenek 10,50 euro ordainduko ditu; eta 12 eurokoa denean, 8,50 euro. Sarrerak Coliseoaren Laguna salneurriarekin erosiz gero, aretora sartzeko beharrezkoa izango da txartela aurkeztea.
Jose Angel Maria Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordeak Antzerki Jardunaldien garrantzia azpimarratu zuen aurkezpenean. “Kulturarako ateak irekitzen dute Jardunaldiek, antzerkira joateko egun bereziak izaten dira. Zorionak eman nahi dizkiet antolatzaileei, Jardunaldiek agerian laga dutelako irauteko ahalmena dutela, gauzak irauteko egiten direla, alegia”. Horrekin batera, herriaren erantzuna ere goraipatu zuen. “Herriak eta publikoak egiten zaion eskaintza hori onartzen jakin du. Alde horretatik jaialdiak herriari bizitasuna ematen dion bezala, herriak ere jaialdiari bizitasuna ematen dio”.
Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Diputatuaren ustez, bestetik, Jardunaldiak Gipuzkoako hitzordurik garrantzitsuenak dira, antzerkiari dagokionez. “Zorionak, Eibarko herriak eta publikoak emandako erantzunarengatik, Jardunaldiak bere egin dituztelako. Azpimarratzekoa da, sarritan erreza ez den arren, beti ahalegintzen direla gauza berriak ekartzen eta erakusten, alde horretatik Jardunaldiek kutsu abangoardista dute”.
Aurrekontua ia 185.000 eurokoa izango da aurten. Diru gehiena Udalak, Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak ipintzen dute, baina babesleen laguntza ere badute. Aurrekontuko diru gehiena (135.000 euro) antzezlanen kontratazioetan gastatzen da.
Aurre salmenta
Ohizko salmenta
Prezioak (azken urteotakoei eutsi diete aurten ere)
Deskontuak

- Otsailak 2, 3 eta 4: 10:00etatik 14:00etara, Coliseo Antzokian.
- Funtzio bakoitza hasi baino ordubete lehenago, dagokion antzokiaren leihatilan.
- Kutxabank bitartez 2019ko otsailaren 2tik aurrera, 10:00etatik
aurrera.
- Otsailaren 4tik aurrera, Coliseo Antzokiko leihatilan, astelehen eta barixakuetan, 17:30etik 19:30era.
Ohizko salmenta
- Antzokiko leihatilan funtzioa hasi baino ordu erdi lehenago.
Prezioak (azken urteotakoei eutsi diete aurten ere)
- Otsailak 27 eta 28 eta martxoak 7 eta 24: 15 euro
- Martxoak 9, 23 eta 30 eta apirilak 7: 5 euro
- Beste funtzioak: 12 euro
Deskontuak
- Coliseoaren Laguna txarteldunei murriztapena dagokie 5 euro baino gehiagoko sarreretan: tarifa arrunta: 15 euro (10,50 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin) eta 12 euro (8,50 euro Coliseoaren Lagunarekin).
- Sarrerak Coliseoaren Laguna salneurriarekin erosiz gero, aretora sartzeko beharrezkoa izango da txartela aurkeztea