Aratosteetako kartel lehiaketarako lanak urtarrilaren 28ra arte jasoko dituzte

Aratosteetako kartel lehiaketarako lanak urtarrilaren 28ra arte jasoko dituzte
2022/01/11 eta kitto!
Udaleko Kultura Batzordeak Aratosteetarako kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du. Lehiaketara aurkezten diren lanetan “Aratosteak Eibarren 2022” azaldu beharko da derrigorrez eta gaia norberaren aukerakoa izango da. Kartelak euskarri gogor baten gainean edo formatu digitalizatu batean (JPG, 300 ppp-ko bereizmenarekin) entregatu beharko dira, elektronikoki (https://formularioak.eibar.eus/eu/kartelakaratosteak) edo, bestela, Pegora herritarren zerbitzurako bulegoan. Irabazleak 600 euroko saria jasoko du eta, horrez gain, 11-14 urte bitarteko eta 10 urtetik beherako mailetako irabazleentzat ere sari bereziak banatuko dituzte. Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 28ra artekoa da. Informazio gehiago nahi izanez gero sakatu hemen.