[ARGAZKIAK] Atzo eman zuten Santa Zeziliaren omenezko kontzertua Errebal Plazan

[ARGAZKIAK] Atzo eman zuten Santa Zeziliaren omenezko kontzertua Errebal Plazan
2021/11/22 eta kitto!
Santa Zeziliaren omenezko kalejirak bertan behera geratu badira ere, atzo arratsaldean Usartza Txistulari Taldekoek kontzertu berezia egin zuten musikarien babeslearen omenez. Errebal Plazan eskainitako emanaldian, txistulariekin batera, Musika Eskolako txistu ikasleak, metal boskoteak eta perkusioa aritu ziren eta, gainera, Kezkako dantzariek eta Jon Martinez abeslariak ere hartu zuten parte. Hemen daukazue Maitane Camposek egindako argazki sorta.

[foogallery id="114061"]