[ARGAZKIAK] Euskal Jaiak asteburuan laga dizkigun irudiak MEDIATEKAN bildu ditugu

[ARGAZKIAK] Euskal Jaiak asteburuan laga dizkigun irudiak MEDIATEKAN bildu ditugu
2019, Mai 13

Asteburu bete-betea izan dugu Eibarko Klub Deportiboaren eskutik ospatu den 54. Euskal Jaiari esker. Eguraldia lagun, jaiarekin ederto gozatzeko aukera izan dugu oraingoan eta, barixakutik domekara bitartean egin diren jarduera guztietan jende askok hartu du parte. Zapatu eguerdian Toribio Etxebarria kalean egin zen Eibarko Baserritar eta Artisauen azokan eta atzo Untzagan Kezka eta Duguna dantza taldeek eskaini zuten erakustaldian egindako ARGAZKIEKIN ALBUMA  prestatu dugu. Ikusteko, sartu gure mediatekan.

euskal jaia_MJ387euskal jaia_MJ229euskal jaia_MJ166euskal jaia_MJ093euskal jaia_MJ072euskal jaia_MJ059

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »