Argazkiak protagonista dira herriko erakusketa areto guztietan

Argazkiak protagonista dira herriko erakusketa areto guztietan
2012/05/07 eta kitto!

Argazkilaritza Maiatzean, Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldekoek antolatutako programazioari jarraituta, herriko hainbat aretotan argazki erakusketa ezberdinak daude ikusgai egunotan. Barixakuaz geroztik eta hilaren 27ra arte Portaleko erakusketa aretoan José Benito Ruizen "Diálogos sobre composición", Xavier Ferrer Chust-en "Grabarka" eta Santos Moreno Villar-en "Alma de Cuba" izenburukoak ikusteko aukera izango da. Barixakuan zabaldu zuten baita ere ekainaren 3ra arte martxan izango den "Cuba", Julián Ochoa-ren argazki erakusketa Arrate Kultur Elkartean. Eta, horiez gain, hilaren 31ra arte Klub Deportiboan 31. Argizaiola Lehiaketako lanen erakusketa izango da ikusgai eta Deportiboko Argazkilaritza Taldeko kideen lanak, berriz, El Ambigú eta Portalea tabernetan eta Untzagako jubilatu etxean ikus daitezke.