Armagintzaren Museoak gaur zabalduko ditu ateak

Armagintzaren Museoak gaur zabalduko ditu ateak
2020/06/01 eta kitto!
Armagintzaren Museoak gaur (ekainak 1) zabalduko ditu ateak berriz ere. Ekainean ordutegia honako hau izango da: astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Larunbatak eta igandeak itxita.

Bisitarien eta langileen osasuna bermatzeko eta "denontzako atsegingarria den esperientzia ahalbidetzeko", hainbat neurriak ezarri dituzte, besteak beste, bisitari kopurua mugatu egingo da eta ohiko edukieraren heren bat baino gutxiago onartuko da Museo barruan; uneoro areto bakoitzean sartzen den bisitari-kopurua kontrolatuko da eta tartea gordetzen dela ziurtatuko da; uki daitezkeen instalazio eta azalera guztiak higienizatu eta desinfektatuko dira; liburuxkak banatzeari utzi diogu, eta arropazaindegiaren eta entzuteko giden zerbitzuak bertan behera geratuko dira momentuz;.Entzuteko gidak ordezteko bisitariek doako aplikazio bat deskargatu ahal izango dute haien mugikorretan esteka honetan: https://armia-eibar.eus/eu/bisitak/audiogidak?set_language=eu