Eibarko Armagintzaren Museoa zabaldu zutela 15 urte betetzen direla eta, urteurrena ospatzeko sarrera dohainik izango da urtarrilaren 19tik 23ra bitartean. Bisita egitera animatzen direnek Museoan urte osoan ikusgai dagoen arma bilduma ikusteaz gain, gure herriko industriari eskainitako erakusketa ere ikusteko aukera izango dute, ezer ordaindu barik, gainera. Portaleko 5. pisuan dagoen Museoak arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara bitartean zabaltzen ditu ateak eguaztenetik zapatura eta domeketan, berriz, 10:00etatik 13:30era.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak, pertsonalizaziokoak eta azterketakoak, gure zerbitzuak hobetu eta webgunean nabigazioaren informazio estatistikoa biltzeko. Cookien politika.ONARTUGehiago irakurri