Arrate bezperako bertso-afarirako azken txartelak salgai

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Arrate bezperako bertso-afarirako azken txartelak salgai
ETA KITTO 2019, Ira 03

Zapatu gauean, 21:00etan hasita, Kantabria jatetxean egingo den bertso-afarirako txartelen salmenta modu onean doala esan dute …eta kitto!-ko antolatzaileek. Hori dela-eta, bertara joateko asmoa duzuenok ez laga azkenerako eta aukera duzue txartelok erosteko Kultu eta Sagarbitza tabernetan eta Kantabria jatetxean bertan. Kultu eta Sagarbitzako txartelak barixaku eguerdian jasoko dira; ordutik aurrera, bakarrik Kantabrian eskuratu ahal izango dira. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Sebastian Lizaso eta Oihana Iguaran batuko dituen saioa Jon Mikel Mujika gai-jartzaileak gidatuko du. Arrateetako bertso-afariaren 27. edizioa da oraingoa eta txartelak 33 eurotan daude salgai aipatutako tokietan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »