Arrate bezperako bertso saiorako sarrerak salgai ipini dira bazkideentzat ...eta kitto!-n

Arrate bezperako bertso saiorako sarrerak salgai ipini dira bazkideentzat ...eta kitto!-n
2021/07/20 eta kitto!
Iazko etenaldiaren ondoren, modu ezberdinean, baina egin egingo da Arrateko bertso-saioa …eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik. Egunari eutsiko dio eta, tradizioari jarraituta, Arrate bezperan egingo da, irailaren 7an. Iluntzean beharrean arratsaldez, 19:00etatik 21:00etara, eta estraineko aldiz Arrateko elizan. Laukote paregabeak jardungo du aurrez aurre: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Alaia Martin. Jon Mikel Mujikaren batutapean egingo da saioa seigarrenez. Sarrerak 6 eurotan ipini dituzte salgai …eta kitto!-ren bulegoan (Urkizu, 11 solairuartean), aste honetan (barixakura arte) elkarteko bazkideentzat bakarrik eta astelehenetik aurrera, berriz, beste guztientzat (asko jota bi sarrera erosi ahal izango dira).