Arrate bezperan egingo den bertso saiorako sarrerak salgai daude ...eta kitto!-n

Arrate bezperan egingo den bertso saiorako sarrerak salgai daude ...eta kitto!-n
2021/08/30 eta kitto!
Arrate bezperarako, irailaren 7rako bertso-saioa antolatu du …eta kitto! Euskara Elkarteak eta joan nahi dutenentzat sarrerak 6 eurotan daude salgai, …eta kitto!-ren bulegoan (Urkizu 11, solairuartean). Horrela, iaz pandemiak eragindako etenaldia eta gero, aurten berriz ere izango dugu Arraten bertsoekin gozatzeko aukera, formatu eta ordutegi berriarekin bada ere:  saioa 19:00etatik 21:00etara bitartean egingo da, Arrateko elizan bertan (osasuna babesteko neurriak zainduta).  Alaia, Martin, Andoni Egaña, Maialen Lujabio eta Sebastian Lizaso arituko dira bertsotan eta gai-jartzailea Jon Mikel Mujika izango da.