Arrate Kultur Elkarteko bazkideen lanekin erakusketa zabalduko dute bihar Topalekuan

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Arrate Kultur Elkarteko bazkideen lanekin erakusketa zabalduko dute bihar Topalekuan
ETA KITTO 2020, Ira 17

Kurtsoari hasiera ederra emateko asmoz, Arrate Kultur Elkarteko bazkideen lanekin osatutako erakusketa antolatu dute. Oraingo honetan hamabi artistaren orotariko lanak (pintura, eskultura, argazkiak…) bildu dituzte erakusketa osatzeko. Parte hartzera animatu direnak Arrate Osoro, Carmen Mostaza, Jose Luis Irigoien, Esther Fernandez de Maruri, Eli Eguren, Vicente Iriondo, Espe Zabala, Esteban Oroz, Bakarne Elejalde, Fernando Retolaza, Mamen Piriz eta Jesus Belaustegi dira. Bihar arratsaldean, 19:30ean izango da irekiera ekitaldia, Topalekuan, artistak bertan direla. Egunero egongo da ikustera joateko moduan, 19:00etatik 21:00etara bitartean.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »