Arrateko jaietan txosnak jartzeko eskaerak aurkezteko epea zabalik

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Arrateko jaietan txosnak jartzeko eskaerak aurkezteko epea zabalik
ETA KITTO 2017, Uzt 04

Arrateko jaietan txosnak jartzeko asmoa daukatenek zabalik daukate beharreko tramiteak egiteko epea. Eskaera PEGORA Herritarren Zerbitzurako Bulegoan egin daiteke, hurrego dokumentazioa aurkeztuz:

– Arrateko jaietan txosnak jartzeko eskaera behar bezala beteta
– Eskatzailearen NAN, IFZrenā€¦ edo balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia.
Legezko ordezkapenaren kasuan, ordezkariaren NANren edo balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturakā€¦).
Elikagaien manipulatzaile karnetaren fotokopia.
– Jarriko den txosnaren segurtasun-ziurtagiria.

Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 14ra arte egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera 08:30etik 13:30era.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »