Asier Errasti Eibarko Film Laburren jaialdiko proiekzioak gaur hasiko dira
2021/11/08
18:00
eta kitto!
Gaur hasiko dira Asier Errasti Eibarko Film Laburren Jaialdiaren lanen proiekzioak, 20:00etan Coliseo antzokian. Gaurtik barixakura 52 film labur eskainiko dituzte eta, zapatuan, sari-banaketa ekitaldia egingo da, sorpresa eta guzti. Jaialdiaren XXII. edizioa da aurtengoa eta animaziozko filmak, fikzioa, proposamen poetikoak, hausnarketak, intriga, gai sozialak… Eibartik, Euskal Herritik eta kanpotik etorritako proposamenak ikusteko aukera izango da. Sarrera doan izango da.