Asier Errasti Film Laburren Jaialdia egingo da datorren astean

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Asier Errasti Film Laburren Jaialdia egingo da datorren astean
ETA KITTO 2018, Urr 31

Astelehenetik barixakura 20:00etan Coliseoan 47 laburmetraia ikusteko aukera emango du Asier Errasti Film Laburren Jaialdiak. 19. edizioa izango da aurtengoa eta zapatuan 19:30ean Coliseoan egingo den ekitaldian banatuko dira sariak. Planocortok, jaialdiaren antolatzaileak, 149 laburmetraia jaso ditu guztira, euretako 136 fikziozkoak izan direlarik. Tartean, euskarazko 16 egon dira. Eibartarrek egindako 3 lan jaso dituzte eta euretako bi egongo dira ikusgai datorren asteko emanaldietan, Juanma Canoren ‘No escupas hacia arriba’ (eguenean) eta Ibon Uzkudunen ‘Esperanza’ (barixakuan). Gai sozialak nabarmentzen dira lanen gaiei dagokienez eta nagusikeria, pobrezia, bizikidetza eta umeek eraikitako unibertsoak jorratzen dira, besteak beste. Emanaldietarako sarrera doakoa izango da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »