Asier Errasti Film Laburren Jaialdiak laugarren ekitaldia biziko du gaur

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Asier Errasti Film Laburren Jaialdiak laugarren ekitaldia biziko du gaur
ETA KITTO 2023, Aza 09

Astelehenean abiatu zen Film Laburren Jaialdiaren aurtengo edizioaren laugarren emanaldira iritsiko da gaur. Gaurkoan zortzi izango dira eskainiko diren filmak, tartean Marina Perosanz eibartarraren “Muskil”, hirugarren tokian. Saioa Emilio Cardielen “Nudo”-rekin hasiko da (8’ 40’’), jarraian Juanfer Andresen “La rampa” (14’ 51’’) eskainiko dute, ondoren aipatutako “Muskil” (19’ 31’’), laugarren tokian Jesus Martinezen “La cena” (11’ 48’’), bosgarrenean Jorge Yudiceren “Pisanka” (16’ 05’’), seigarren tokian Joan Bover-en “Dear Michael” emango dute (13’ 42’’), eta bi azkenak Javier Barberoren “Siembra” (15’ 25’’) eta Dani Feixasen “Paris 70” (15’ 03’’) izango dira. Guztiak fikziozkoak dira, kenduta seigarren tokian proiektatuko duten “Dear Michael”.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »