Asteburu honetan amaituko da zine-emanaldietako programazioaren denboraldia

Asteburu honetan amaituko da zine-emanaldietako programazioaren denboraldia
2021/06/17 eta kitto!
Zapatutik astelehenera asteburuero Coliseoan eskaintzen duten zine-emanaldien sasoia asteburu honetan amaituko da eta udararen amaieran, behin irailean sartuta, ekingo dio hurrengo denboraldiari. Bitartean udako-programazioa eskaini ahal izango da, aurreko uda-sasoietan egin izan den bezala, baina emanaldi horiek kalean eskainiko dira

Asteburu honetan botako diren pelikulak honako hauek izango dira: Paavo Westerberg-en “La violinista”, John M. Chu-ren “En un barrio de Nueva York”, Michele Jaroqueren “Dios mío, ¡los niños han vuelto!” eta, umeentzako emankizunean, Andres Couturier-en “Cascarrabias”.