Asteburu honetan bai, baina hurrengoan (Sanjunak direla-eta) ez da zinerik egongo

Asteburu honetan bai, baina hurrengoan (Sanjunak direla-eta) ez da zinerik egongo
2022/06/10 eta kitto!
Coliseoan zinerik gabeko urteko lehenengo asteburua gero eta gertuago dugu, baina asteburu honetan lau pelikula eskainiko dira, asteroko normaltasunez. 1 Aretoan Chus Gutierrezen “Sin tí no puedo” filma emango dute, aurreko asteburuan ere eman zutena. 2 Aretoa, bestalde, Angeles Gonzalez Sinderen “El comensal” pelikularen proiekzioak hartuko du. Eta Antzokiak hartuko ditu beste bi filmak: Dani de la Torreren “Live is life” eta umeentzako Mark Dippé-ren “Marmaduke”.

Pelikula guztiak ohiko ordutegietan proiektatuko dira: zapatuan 17:00etan, 19:45ean eta 22:30ean, domekan 17:00etan eta 20:00etan, eta astelehenean, ikuslearen egunean, 20:30ean.

Hurrengo asteburuan, beraz, San Juan jaietan guztiz sartuta, ez da film proiekziorik eskainiko Coliseoan.