Asteburuan Dorleta Kortazarrek egingo duen Zapatuko Ipuinaren saiorako toki guztiak beteta daude

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Asteburuan Dorleta Kortazarrek egingo duen Zapatuko Ipuinaren saiorako toki guztiak beteta daude
ETA KITTO 2021, Urt 27

Juan San Martin Udal Liburutegitik jakinarazi dutenez, asteburu honetan, urtarrilaren 30ean egingo den ipuin kontalariaren saiorentzat plazak agortuta dituzte dagoeneko. Zapatuko Ipuinaren saioa 18:00etan hasiko da, Portalean (areto nagusian). “Zu eta ni” izenburuko saioa 3 urtetik gorakoentzat da eta Dorleta Kortazar Alkoz ipuin kontalariak eskainiko du. Honakoa dio egingo duen saioaren inguruan: “Gutako bakoitza garrantzitsua garelako, barruan daramagun argiak ematen diolako kolorea munduari. Laguntasunean, hezkidetzan, berdintasunean, errespetuan eraikitako ipuinak”.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »