Asteburuan hasiko dira Blues Hotsak zikloko kontzertuak bi emakume esanguratsurekin

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Asteburuan hasiko dira Blues Hotsak zikloko kontzertuak bi emakume esanguratsurekin
ETA KITTO 2020, Aza 17

Azaroko azken bi asteburuetarako antolatu du Soraluzeko Gaztelupeko Hotsak-ek aurtengo Blues Hotsak-eko edizioa. Egitarauak bi zapatu eta beste bi domeka hartuko ditu, Herriko Antzokian egingo diren
sei ekitaldirekin guztira. Asteburu honetan bi emakume esanguratsuren emanaldiekin ekingo diote aurtengo edizioari: zapatuan Gisele Jackson & The Shu Shu’s arituko da eta domekan Estitxu Pinatxo (Dama Beltzak).

Kontzertu guztiak 18:00etan hasiko
dira eta sarrerak salgai daude dagoeneko Txuritxu Plaza Berriko dendan eta kontzertuak hasi baino ordu erdi lehenagotik antzokian bertan lortu ahal izango dira. Jarraian daukazue egitaraua:

BLUES HOTSAK 2020

Azaroak 21   larunbata  18:00

GISELE JACKSON & The Shu Shu´s

Baltimoren (AEB) jaioa. Ray Charlesen koruko abeslari gisa lehenik eta handik aurrera Donna Summer edo James Brown bezalako mito handiekin ibili zen. Bakarlari ibilbide propioa landuz herrialde desberdinetatik aritu da, musika komertziala ere eginez eta Bill Clintonentzat abestuz. Euskal Herrian emanaldi bakarra eskainiko du hiru musikari hauen laguntzaz: Abel Boquera (Katalunia) Hammond organoan, Dave Wilkinson (Erresuma Batua) gitarran eta Caspar St. Charles (Erresuma Batua) baterian.

Herriko antzokia

SORALUZE (Gipuzkoa)

————————-

Azaroak 22  igandea  18:00

ESTITXU PINATXO – DAMA BELTZAK

Estitxu Pinatxo, Berako (Nafarroa) harrobitik sortutako musikaria da. Estilo anitzetan trebatua eta bluesa landuz aritua. Musika beltzaren inguruko 5 kantarien inguruko -Ella Fitzgerald, Nina Simone, Roberta Flack, Etta James, Aretha Franklin- omenaldia prestatu du. Beraien pasadizoak, biografiak azalduz eta, nola ez, euren kantuak abestuz.

Herriko antzokia

SORALUZE (Gipuzkoa)

——————————-

Aforo mugatua

Sarrerak aurretik: IRATXO goxodenda

——————————————————————–

Igande eguerdian Soraluzeko Musika Eskolako bi talde arituko dira

Azaroak 22   igandea  13:00

Musika Eskolako KONBOAK 2

Herriko harrobia

Herriko antzokia

SORALUZE (Gipuzkoa)

———————————————–

Datorren astean : TRAVELLIN´BROTHERS eta AMPARO SANCHEZ

Azaroak 28   larunbata  18:00

TRAVELLIN´ BROTHERS

Euskal Herriko Blues talderik sendoena

Herriko antzokia

SORALUZE (Gipuzkoa)

—————————————

Azaroak 29  igandea     12:30

AMPARO SANCHEZ

MAHAI INGURUA

“La Niña y el Lobo” liburua aurkezten

Herriko antzokia

SORALUZE (Gipuzkoa)

————————-

Azaroak 29  igandea  18:00

AMPARO SANCHEZ

(Amparanoia) IN CONCERT

Herriko antzokia

SORALUZE (Gipuzkoa)

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »