Asteburuan izango den Zapatuko Ipuinerako izen-ematea zabalik dago

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Asteburuan izango den Zapatuko Ipuinerako izen-ematea zabalik dago
ETA KITTO 2023, feb 22

Zapatu honetan, 18:00etan eskainiko du Nerea Ariznabarreta Izcue eibartarrak “Mamuak eta beste auzokide batzuk”, hiru urtetik gorako umeentzako ipuin saioa Portaleko areto nagusian, Juan San Martin Udal Liburutegiaren eskutik.

Saio honetan umeek eta orokorrean pertsona guztiok izaten ditugun beldurrak lantzen dira. Hauek nola gainditu, nola aurre egin… Umorea alde batera utzi gabe eta beldur hauek askotan ez ezagutzaren ondorio direla kontutan hartuz, ipuin hauekin une dibertigarri eta atsegin bat pasatzeaz gain, beldurrak gainditzeko trikimailuak partekatuko ditugu.

Saiora joan nahi dutenek aurretik izena eman beharko dute, otsailaren 23rako, formulario honen bidez.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »