“Atxia motxia. Eibarko umien kuadernua” banatuko du Eibarko Udalak LHko ikastetxe guztietan

“Atxia motxia. Eibarko umien kuadernua” banatuko du Eibarko Udalak LHko ikastetxe guztietan
ETA KITTO 2023, feb 08

Ego Ibarra batzordeak kaleratutako “Atxia motxia” Eibarko umeentzako kuadernoek Eibarko historia jolasaren eta denborapasen bidez ezagutzeko aukera ematen dute; baina, batik bat, belaunaldien arteko transmisio-tresna izan nahi du.

Atxia motxia. Eibarko umien kuadernuak herriaren sorrera, Eibarko emakumeak, artistak, herriko mapa, txoriak, arbolak, san blasaren errezeta, Eibarren egindako tresnak, erreka, eraikinak eta beste hainbat gauza batzen ditu. Horrez gain, herriko euskara umeen mundura gerturatzeko ere erreminta apartekoa izan daiteke.

Hortaz, Azpilikueta marrazkilariaren marrazkiak eta Badiharduguko kideen testuak batzen dituen umeen koadernoak, jolas- eta ezagutza-tresna izan nahi du.

Ego ibarratik azaldu dutenez, “izenburu nagusia, Atxia Motxia kantu ezagun eder herrikoitik hartua da Eibarko Juan Bautista Gisasola (1885-1948) musikari famatuak musikatu zuen lana gogora ekartzearren, antzinako ume-joko baten oinarritutakoa eta Orfeón Eibarrésak lehenengo bider 1935ean abestu zuena”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »