Atzo estrenatu zuten Donostiako Zinemaldian Eibarren filmatutako “Misión a Marte”

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Atzo estrenatu zuten Donostiako Zinemaldian Eibarren filmatutako “Misión a Marte”
ETA KITTO 2023, Ira 25

Eibar post apokaliptikoa eta gas toxikoko hodei batek mehatxatutakoa da pelikula horretako lehen irudia. Amat Vallmajor zuzendariak egindako filmean bi anaik “80. hamarkadako punk estilokoak” egiten duten bidaia kontatzen da. Atzo estrenatutako lanean umorea eta kritika elkartzen dira, horretarako Eibartik Gironako Verge herrirainoko zeharkaldia erabiliz familia bateko istorioa kontatzeko. Pelikulako protagonistak Txomin eta Gerardo “Gene” del Pozo dira, Vallmajor zuzendariaren osabak, aktore lanetan inoiz jardun gabekoak. Txonta abiapuntu duen filmaren soinu banda Hertzainak taldeari eskaini dio egileak eta, produkzioari dagokionez, 16 milimetrotan filmatua dago eta zuri-beltzean. Aurretik pelikulak ibilbidea egin du Xixon, Bartzelona eta Berlineko jaialdietatik.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »