Aurtengo bertso-paper lehiaketako irabazleak hautatu dituzte

Aurtengo bertso-paper lehiaketako irabazleak hautatu dituzte
ETA KITTO 2015, Aza 11

Gaur (eguaztena, hilak 11) eman dituzte ezagutzera aurtengo San Andres Bertso Paper-lehiaketako irabazleak: hamasei urtetik gorakoetan, lehen saria, Eli Pagolak irabazi du (300 euro eta txapela) eta bigarrena, berriz, Errenteriako Iñigo Legorburuk (250 euro eta plaka). Hamasei urtetik beherakoen artean, La Salle ikastetxeko Ainhoa Bizkarrak eraman du lehenengo saria (txapela eta liburua), eta bigarrena, berriz, Mogel Isasi ikastetxeko Peru Alberdik (plaka eta liburua). Irabazleek …eta kitto! Euskara Elkarteak, azaroaren 20rako, barixakua, antolatu duen San Andres Bertso Jaialdian jasoko dute saria, arratsaldeko 18.30etik aurrera, eta jaialdia 19:00ak aldera hasiko da. Puntako laukotea izango da taula gainean: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi eta Sustrai Colinak jardungo dute, Jon Mikel Mugika gai-jartzailearen esanetara. Sarrerak Sagar Bitza, Kultu eta Depor tabernetan daude salgai, 6 eurotan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude