Banatu dira Ipurterre lehiaketako sariak

Banatu dira Ipurterre lehiaketako sariak
ETA KITTO 2021, Mai 21

Aste honetako asteazkenean eman ziren Ipurterre Ipuin eta Gutun lehiaketako sariak. Eibarko ikastetxeekin elkarlanean …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen lehiaketak XXVII. edizioa bete du aurten. LHko eta DBHko ikasleei zuzendutako lehiaketa da eta aurten 1.000 ipuin inguru jaso dira.

Irabazleei dagokienez, hemen duzue zerrenda:
LH1-2 mailan irabazlea Paula Diez izan da, La Salle Isasiko ikaslea; LH 3-4 mailan Oihenart Agirre, hori ere La Salle Isasikoa; LH 5-6 mailari dagokionez saria Juan Antonio Mogel ikastolako Ainhoa Egurrolak eraman du; DBHko 1-2 mailan gutunik onena Leire Iturriartek idatzi du eta DBH 3-4 mailan, berriz, irabazlea Miren Urizar izan da. DBHko irabazle biek ikasten dute La Salle Azitain ikastetxean.

Salbuespenak salbuespen Ipurterre lehiaketa sortu zenetik urtero egin izan da sari-banaketa Unibertsitate Laboralean. Bizi dugun egoerak ez du horretarako aukerarik lagatzen eta aurten Arrate Kultur Elkartean banatu dira sariak. Ekitaldia girotzeko Tor magoa etorri zen beste behin ere Eibarrera, eta aho bete hortz utzi zuen bat baino gehiago bere trikimailuekin.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »