Banatu dituzte Argazkilaritza Maiatzean-eko argazki rallyaren sariak

Banatu dituzte Argazkilaritza Maiatzean-eko argazki rallyaren sariak
2021/06/23 eta kitto!
Atzo banatu zituzten Eibarko Klub Deportiboaren lokaletan maiatzaren 30ean, Argazkilaritza Maiatzean-en egitarauaren barruan, egin zen Argazki Rallyaren sariak. Digital koloretan Fernando Anza izan da irabazlea, Patxi Irazabal bigarren sailkatu da eta Adiel Zabala geratu da hirugarren. Gazte saria Ane Figuerorentzat izan da eta sari soziala Fernando Solanarentzat. Zuri-beltz paperezko modalitatean Jose Luis Irigoienek irabazi du lehen saria eta bere atzetik geratu dira Bakarne Elejalde eta Fernando Retolaza, bigarren eta hirugarren postuetan hurrenez hurren.