Atzo egin zen Coliseo antzokian San Andres Bertso Jaialdia, …eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik. Aurtengo jaialdian Nerea Elustondo, Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Agin Laburu bertsolariek jardun zuten, Jon Mikel Mujika gai-jartzailearen esanetara, baina aurretik aurtengo San Andres Bertso Paper lehiaketako irabazleei sariak banatu zizkien Ekaitz Olaizola …eta kitto! Euskara Elkarteko presidenteak eta saritutako bertsoak kantatu zituzten.