Barixakuan egingo den bertso saio musikaturako sarrerak eskuragarri daude

Barixakuan egingo den bertso saio musikaturako sarrerak eskuragarri daude
2020/09/14 eta kitto!
Hankamotxak bertso eskolakoek, Udalarekin batera, bertso saio musikatua antolatu dute barixakurako (hilak 18), 22:00etan Txaltxa Zelaian (euria egingo balu, Portalean). Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Miren Artetxe eta Jokin Bergara bertsolariek, Gari Otamendi eta Araitz Bizkai musikariek eta Maialen Bergara gai-jartzaileak hartuko dute parte saioan eta, sarrerak doan izan arren, COVID-19tik babesteko edukiera mugatua izango denez, bertso saiora joateko ezinbestekoa izango da sarrerak aurretik eskuratzea, Kutxabanken sarrera-salmentarako web orrian edo Coliseo antzokiko leihatilan (astelehen eta barixakuetan, 17:30etik 19:30era).