Zapatuan zabalduko dute Itzal Aktiboa erakusketa kolektiboa Portalean

Zapatuan zabalduko dute Itzal Aktiboa erakusketa kolektiboa Portalean
2020/10/28 eta kitto!
Zapatu arratsaldean, 17:30ean inauguratuko dute “Itzal Aktiboa” erakusketa Portalean. Erakusketari izena ematen dion taldea 2004an sortu zen artista talde baten eta arte garaikidean interesatuta zeuden hainbaten eskutik. Izenak Jorge Oteiza eskultorearen “Existe Dios al Noroeste” poemaren euskerazko bertsioan du jatorria.  Erakusketa honek euskal lurralde ezberdinetako 15 artista biltzen ditu: batzuk elkartearen sortzaileak dira, beste batzuk sarritan egiten dute lan berarekin eta hiruk Itzal Aktiboa saria jaso dute. Azaroaren 22ra arte egongo da zabalik, ohiko ordutegian.