Baserritarren bizimodua eta lana nolakoa den erakusteko argazkiak ipini dituzte gaur goizean Untzagan, jubilatu etxearen fatxadan eta harmailetan. Hamar argazki dira guztira, handiak (2×2 metro) eta horien egilea Gema Arrugaeta argazkilari profesionala eta Gaittun elkarteko kidea da. Herririk herri dabilen kaleko erakusketa Eibarko Udalak antolatu du, Debemen Debabarreneko landa garapen elkartearen laguntzarekin, eta gaurtik hasita datozen hamar egunotan egongo da martxan. Jarduera honekin baserritarren bizimodua kaletarrei gerturatzea da asmoa eta, bide batez, baserritarrei keinu modukoa egin nahi diete. Izan ere, COVID-19ak eragindako osasun larrialdia dela-eta, aurten ezin izango da San Andres azokarik egin ezta jairik ospatu, baina argazkiei esker baserria,herriko plazaraino ekarriko digute, irudi bitartez besterik ez bada ere.

#argazki#baserria#baserritarrak#Debemen#eibarkoudalaerakusketagaittunSanandresakUntzaga
Gaiarekin zerikusia duten albisteak