Euskal Hedabideen Behatokiak 2020ko urtekaria aurkeztu du

Euskal Hedabideen Behatokiak 2020ko urtekaria aurkeztu du
2021/07/20 eta kitto!

Behategiak, Euskal Hedabideen Behatokiak, ‘Euskal hedabideen urtekaria 2020’ lana aurkeztu zuen barixakuan Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean, Behategiko koordinatzailea den Libe Mimenza Castillo, Hekimeneko zuzendaria den Igor Astibia Teiletxea eta EHUko irakaslea den Edorta Arana Arrietaren eskutik.


Hona hemen urtekariak biltzen dituen artikuluak eta haien egileen zerrenda eta hemen txostena:




  • - Pandemiak pandemia, euskal komunikabideak aurrera begira. Igor Astibia.

  • - 2020ko nazioarteko ekosistema mediatikoaren letra-zopa. Libe Mimenza.

  • - Zientziaren komunikazioa sindemiaren aroan. Ana Galarraga.

  • - KLAK gazte ahotsa. Aintzane Ariztegi Barrenetxe.

  • - UKT (Urolako Komunikazio Taldea) batzen gaituena gara. Gorka Zabaleta.

  • - Bizkaiko tokiko hedabideen proiektu komunikatiboak sendotu, berauen kudeaketa hobetuta. Xabier Arauzo, Alaitz Artolazabal, Nestor Atxikallende.

  • - Emakumeen presentzia euskal hedabideetan: GMMP monitorizazioaren 2020ko emaitzak Hego Euskal Herrian. Tania Arriaga, Itxaso Fernandez, Marian Gonzalez, Arantxa Gutierrez, Andoni Iturbe.

  • - ETB ingurune inklusiboa euskararentzat. Marijo Deogracias.

  • - Gazteen artean ikus-entzunezko kontsumoa astindu zuen birusa. Edorta Arana, Asier Amezaga, Maite Egia, Maialen Goirizelaia, Naia Laka, Iraitz Madariaga, Blanca Miguelez, Bea Narbaiza, Itziar Zorita.

  • - Hekimen elkarteko webguneak 2020. urtean. Josu Azpillaga.

  • - Aukera berriak Europatik euskal komunikabideentzat? Josu Amezaga.