"Berdintasunerako bide luzea: Euskadiko emakumeak XX. mendean" erakusketa martxoaren 3an inauguratuko da Portalean

"Berdintasunerako bide luzea: Euskadiko emakumeak XX. mendean" erakusketa martxoaren 3an inauguratuko da Portalean
2022/02/25 eta kitto!

Datorren astean, ostegun arratsaldean inauguratuko dute “Berdintasunerako bide luzea: Euskadiko emakumeak XX. mendean” izeneko erakusketa Portalean. Eibarko Udalak (Ego Ibarra / Berdintasuna) eta Mario Onaindia Fundazioak antolatu dute erakusketa, Martxoak 8rako egitarauaren barruan. Bertan, Euskadiko historian 1900etik 1985era bitartean emakumeen egoerak izan duen bilakaeraren errepasoa egingo dute, “emakumeek beraien eskubideen alde egindako borroka gogorra kontatzen duten irudi, dokumentu eta objektuen bidez. Benetako berdintasunaren bidean, oraindik amaitu gabe dagoen bidea”. Martxoaren 27ra arte egongo da zabalik, asteartetik igandera, 18:30etik 20:30era. Bisita gidatuak ere eskainiko dituzte.

Erkausketari buruzko informazio gehiago HEMEN aurkitu dezakezue.