Bertan behera geratu da Bogoroditsie abesbatzak eskaini behar zuen "Herejia" ikuskizunaren emanaldia

Bertan behera geratu da Bogoroditsie abesbatzak eskaini behar zuen "Herejia" ikuskizunaren emanaldia
2019/04/12 eta kitto!
Aldizkarian biharko (20:00etan udaletxeko patioan) iragarrita genuen “Herejia” ikuskizunaren emanaldia bertan behera geratu da, azken orduko aldaketa batzuk tartean. Izan ere, Durangoko Bogoroditsie abesbatzak atzo arratsaldean jaso zuen horren berri, Itzuliaren etapa Eibarren izango dela-eta udaletxeko patioa ezin izango dutela erabili esateko Udaletik deitu zietenean.