Bertan behera geratu da Santa Zezilia serenata

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Bertan behera geratu da Santa Zezilia serenata
ETA KITTO 2021, Aza 19

Gaur gauerdian Eibarko Musika Bandak eskaini behar zuen Santa Zezilia serenata bertan behera geratu da. Azken orduko erabakia COVID-19aren pandemiaren eboluzioak eragin du. Izan ere, atzo sartu zen Eibar eremu gorrian, 505,93eko intzidentzia-tasarekin.

Hala ere, domekako Santa Zezilia kontzertuari eutsi egingo zaio momentuz: Santa Zezilia kontzertua 12:30ean hasiko da, Coliseoan, Andoni Vazquezek zuzenduko du eta “western” ezagunetako soinu bandako piezak eskainiko dituzte: “La muerte tenía un precio” (E. Morricone), “Por un puñado de dólares” (E. Morricone), “El Bueno, el Feo y el Malo” (E. Morricone), “Bailando con lobos” (J. Barry) eta “Los siete magníficos” (E. Bernstein).

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »