Bertoko eta urrutiko ipuinak kontatuko dituzte zapatuan Portalean

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Bertoko eta urrutiko ipuinak kontatuko dituzte zapatuan Portalean
ETA KITTO 2022, Urt 24

Nerea Ariznabarreta ipuin-kontalariak eta Mariano Hurtado musikari bertoko eta urrutiko ipuinak kontatuko dituzte zapatuan, 18:00etan, Portaleako areto nagusian, ‘Zapatuko ipuina’ egitasmoaren barruan.

Sarrera doan izango da, baina plazak mugatuak dira. Beraz, hilaren 24tik 27ra izena emateko aukera egongo da inprimaki honen bitartez.

Saioa bost urtetik gorakoentzat izango da eta, saioaren sinopsian azaltzen denaren arabera, “maitasuna, konfidantza eta biziraupena bezalako gai unibertsaletaz arituko gara kultura ezberdinen begiradapean; Sioux indiarrak, tuneztarrak eta euskal herritarrak gehiago ezagutuz”. Eta zera gehitzen dute: “Errespetu eta umoretik kontatu eta kantatuko ditugun legenda hauetan amets harrapakariak, arranoak, basamortuak, astoak, merkatariak, baserriak, anai – arrebak eta mendiak azalduko zaizkigu. Zuzeneko musikak leku bakoitzera eramango gaitu bertako kulturen usain eta zaporeak gogora ekarriz”.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »