Bertso saio musikatua antolatu du Hankamotxak eskolak hilaren 18rako

0    Kultura 
ETA KITTO ETA KITTO
Bertso saio musikatua antolatu du Hankamotxak eskolak hilaren 18rako
ETA KITTO 2020, Ira 09

Azken urteotan bezala, Hankamotxak bertso eskolakoek bertso saio musikatua antolatu dute. Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Miren Artetxe eta Jokin Bergara bertsolariei musikarekin laguntzen Gari Otamendi eta Araitz Bizkai arituko dira eta gai-jartzailea Maialen Bergara izango da. Irailak 18an (barixakua) izango da, 22:00etan Txaltxa Zelaian (eguraldi txarra egingo balu, saioa Portalean egingo litzateke). Antolatzaileek azaldu dutenez, “Udalarekin batera elkarlanean COVID-19tik babesteko neurri guztiak (edukiera mugatua, distantzia soziala…) hartuko dira eta, edukiera mugatua dela eta, bertso saiora joateko ezinbestekoa izango da sarrerak aurrez jasotzea”. Sarrerak doakoak izango dira eta Kutxabanken sarrera-salmentarako web orrian edo Coliseo antzokiko leihatilan (astelehen eta barixakuetan, 17:30etik 19:30era) eskuratu daitezke.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »